2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

ASTEAZKENA 20, ERLIJIOA

KAIXO EKIPO!!
Zer moduz zaudete?
Atzo gure eskolen sortzailearen festa ospatu genuen. Aita Coll.ek bere bizitza besteak laguntzen eman zuen. Horrek galdera bat ekartzen dit burura. Guk ere besteak laguntzeko prest gaude?edo bakarrik gure interesetara oinarritzen gara?

Imajinatzen dut telebista ikusten zaudetela baita albisteak ere ,eta galdetu nahi nizuen, zer pentsatzen duzuen arauak eta normak errespetatzen ez dituzten pertsonetaz. Orain koronabirusa dela eta , denbora pila pasatzen ari gara etxean, gure bizitza aldatu da eta bai ikasketak, lana.....beste modu batean egiten ikasten ari gara. Gu babestuz baita besteak babestuz ere.

Hortaz errespetua eta laguntasuna zein garrantzitsua den badakigu. Gaur horri buruzko "korto" pare bat jarri dizkizue.

Hasteko, Aita Coll. en astea denez, "Una luz enciende otra luz" abestiaren bideoa jari dizuet. Eskola desberdineko , irakasle, ikasle... agertzen dira bertan. Ea ezagunen bat aurkitzen duzuen 😜.
Animatu zaitezte abestera!!!
Ondo segi txapeldunak!! MUNDIALAK ZARETE 💜💜💜


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina