2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ASTEAZKENA 29, ERLIJIOA

Kaixooo polittak!!
Gaur ariketa indibiduala proposatzen dizuet.
Askotan egin dugu lasaigarri bezala tarte bat hartu, musika entzun eta gure barruko ahotsari lekua ematea.  Beraz, musikari klik egin eta begiak itxita galdetu zuen buruari nola zaudeten, zer ikasi duzuen egun hauetan, familiari buruz, lagunak.... denboratxo bat hartu zuentzako.

MUSIKA LINKA 

 ** Hori egin eta gero? Zer moduz sentitzen zarete? Denbora hartzen duzue zuentzako edo beti zaudete gauzak egiten eta gorputza-buru momenturik gabe? Oso beharrezkoa da ekipo!!

Eta erreflexio moduan, egun pila pasa ditugu elkarrekin otoitz txikirik egin gabe. Eskerrak emateko daukagun guztiagatik, barkamena eskatzeko ( beharbada egun hauetan ere ez garelako behar bezala portatu....ulergarria da nekatuta egotea ere........) eta noski laguntza eskatzeko ere. Hortaz hementxe uzten dizuet otoitza egiteko urrats batzuk. Beti ez dugu berdina eskatu behar ezta?

NIk gaurkoan eskerrak eman nahi dut, zuek nirekin batera zaudetelako eta elkarrekin guzti hau ahal dugun hoberen pasatzen saiatuko garelako 💖 
eta zuek? 

***  Beheko argazkia otoitza egiteko urrats batzuk gogoratzen dizkizue. Hori irakurri eta gero hemen jarritako linkan,  zuen izena idatzi eta zuen eskerrak norentzako zuzenduta dauden ipini. Nirea idatzita dago bertan.
(LINK BERRIA)
ESKERRAK EMATEKO LINKA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina